PSIKOMOTRIZITATEA
Psikomotrizitate saioak, astean behin egiten dira.
Gainzuri ikastetxeko guraso talde batek proposatutako ekintza bat da eta Haur Hezkuntzako umeei zuzenduta dago. Saio hauek Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan egiten dira, Dori psikomotrizistaren gidaritzapean.
Bi taldetan banatzen ditu, alde batetik, 2 eta 3 urtetakoak eta bestetik 4 eta 5 urtetakoak, adin bakoitzeko beharrak eta garapena desberdinak kontuan izanik.
Saio hauetan umeen partaidetza handia izaten da eta familien iritziz jarraitzen duen dinamika asko gustatzen zaie. Saioak oso gertukoak dira.
Haur Hezkuntzako irakasleriak ere, urtean zehar formazio saioak izan ditugu Dorirekin eta gure eguneroko lanean lagungarria izan zaigu, umearen behaketarako.
Informazio gehiago egin KLIK