AURKEZPENA
|
Zumarraga–Urretxun dagoen ikastetxe publiko bakarra da. Bertan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak eskaintzen dira.
Zumarraga eta Urretxu, Guipuzkoa erdian kokatutako bi herri dira. Hurbilekoak ez direnek sarri nahasten dituzten herriak dira, Urola ibaiak soilik banantzen baititu.
Biztanleriari dagokionean esan bi herrien artean 16.990 herritar inguru dituztela.
GARAPENA EDO HISTORIA
Gainzuri ikastetxea 1982a arte Juan XXIII izenarekin ezagutu genuen.
Bi urte lehenago Euskal Eskola Publikoa sortzeko lehen urratsak ematen hasia zen Urretxuko Udala EKIN proiektuarekin. Bertan D eta Murgiltze ereduetan ikasten zuten haurrek.
1982an Ekinek eta Juan XXIIIek eraikin berberan bat egin zuten Gainzuri, lekuaren izena hartuz. Elkarketa hartan D eta B hizkuntza eredutan egiten ziren ikasketak.
Urteetan zehar eta Hizkuntza Normalkuntza gaiari loturiko balorazio ugariren ondoren B eredu ofiziala, gradualki Murgiltze eredu bihurtu zen. Hau da, erdia euskaraz eta erdia erdaraz zena erabat euskalduna izatera pasatu zen.
1998-1999 ikasturtean Zumarragako Zelai Arizti ikastetxe publikoarekin elkartu zen.
Gainzuri Ikastetxea bi eraikinek osatzen dute; bata Haur Hezkuntzako eraikin berria eta bestea Lehen Hezkuntzakoa.
Egun, ikastetxeko ikasle guztiek D eta Murgiltze ereduetan burutzen dituzte euren ikasketak.
Eskolak badu identifikazio ikurra: TRIKUA, bi eraikinetako sarreretan ikus dezakeguna eta eskolako jaietan (Olentzero egunean, Inauterietan, San Juan Suan...) bizitza hartzen duena.
Ereserkia ere badu, 25. urteurrena ospatzeko sortua.
|
Hitzak: Maialen Akizu Musika: Xabier Barriola |
ERESERKIA
Irakasle Ikasle ta baita guraso
Eskola dezagun jaso
Trikua-Gaizuri Gainzuri-Trikua
Bikote perfektua.Elkarrekin gustora
jolasean jardun
loturak estutzea
denon eginkizun
azal desberdineko
makina bat lagun
Urretxu-Zumarragan
abestu dezagun
Gainzuriko eskolan
guztiok euskaldun.Irakasle Ikasle ta baita guraso
Euskara dezagun jaso
Trikua-Gaizuri Gainzuri-Trikua
Bikote perfektua.Horrela nahi genuke
segi luzaroan
har dezagun trikuak
esana gogoan
irakasle ikasle
gurason ondoan
gehien maite gaituzten
horien alboan
trikuaren altzoan
famili giroan.