IKT IKASTETXE HELDUTASUN EREDUA
Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.
Alde batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak prestatzea dira helburuak.
Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.
2011-2012 ikasturtean oinarrizko maila lortu ondoren, hurrengo ikasturtean, 2013-2014an, “IKT IKASTETXE EREDUA” proiektuan murgilduta egonda, GAINZURI HLHIk, maila ertaina eta 2014-2015 maila aurreratua lortu nahi du. Helburu hori duela, lan egiten ari da ikastetxeko hainbat administrazio prozesuen digitalizazioarekin, baliabide eta azpiegiturak hobetzearekin eta ikas-komunitatea osatzen duten pertsonen formazioarekin.