JAIOTZA GAINZURIN from GAINZURI on Vimeo.


JAIOTZA GAINZURIN

6.mailako ikasleek, ostiral honetan eskolako laborategian, sekulako gertakaria grabatzeko aukera izan genuen: “zomorro baten jaiotza”

 Hasieratik hasiko naiz hobeto.

 3.zikloko ikasleak astero saio bat laborategian egoten gara esperimentu desberdinak eginez. Oso dibertigarria da eta asko ikasten dugu: uraren portaera, egoera aldaketak, airearen ezaugarriak, substantzien dentsitatea, elementu kimikoak...

Azkenaldian mikroskopio digitalarekin gauza desberdinak ikusi ditugu: babarrun aleak, loreen atalak, intsektuak...

Eta horretan ari ginela, behatzen ari ginen zomorroak 6 arrautza jarri zituen!

Ikusgarria benetan!