GOLDEN 5
MARKO OROKORRA
Proiektu honek gaur egun Hezkuntzak dituen erronkei (motibazio falta, errendimendua...) erantzun nahi die. Arazo hauek eragin zuzena dute nerabezaroarekin batera. Aro honetan ematen diren aldaketak taldeko giroaren isla dira, ikastetxe barruan alegia.
Ikuspegi honetatik, taldeak gizakiaren portaeran izan dezakeen eraginaren oinarrizko ildoak GOLDEN edo urrezko ildoak bihurtu dira.
Irakasleek taldea kudeatzeko estrategia eta berariazko trebezi batzuk izan behar dituzte. Golden 5ak ikasleen arteko harreman positiboak sustatzeko estrategia nahikoak eskaintzea du helburu baita gelako giroaren kudeaketan trebatzea ikaskuntza-irakaskuntza prozesua egokia izan dadin. Hori dela eta, gelan harreman egoki eta positiboak sortu beharko dira, gelakide guztiak urrezko edo golden ikasleak bihur daitezen.
Ildo hauek ardatz direlarik, gelako giroa hobetzeko bost eremu jorratuko ditugu:
- Ikastaldearen kudeaketa
- Harremanak eraikitzen
- Giro soziala
- Ikaste prozesu doitua
- Familia-eskola harremanak