Lehen Hezkuntza
Etapa honetako helburu nagusiak hauek dira:
- Eskola barruan egunero izaten diren jardueretan eta harremanetan, euskararen erabilpena bultzatzea.
- Nor bere buruaren irudi egokia eta positiboa indartzea eta euren arteko harremanak bultzatzea.
- Besteenganako errespetua bultzatzea inongo bereizketarik egin gabe sexu, erlijio, arraza edo diferentzia fisiko edo psikiko.
- Bere inguruko kultura ezagutzea garrantzitsua dela jabetzea eta ahalik eta hoberen ezagutzeko jakin-mina piztea.
- Ingurunea aztertzeko erabiltzen den metodologia zientifikoaren oinarriak ezagutzea eta erabilpenean trebatzea.
- Norberak bere iritziak azaltzeko gaitasuna eta askatasuna garrantzitsuak direla konturatzea eta bakoitzaren iritzia besteenekin kontrastatzea aberasgarria dela ohartzea.
- Adierazpenak, nahiz ahoz nahiz idatziz, argi, garbi eta txukun egiteak garrantzi handia duela ikustea.
- Nahiz gela barruan, nahiz kanpoan gizabidez jokatzen ikastea. Erantzukizuna, besteekiko errespetua, laguntza, solidaritatea ... garatzea, nork bere iritzia mantenduz, besteena errespetatuz eta erantzukizunak onartuz, batez ere ekintzetan.