DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza)
Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Eskolaldiko hamar urte hartzen ditu, eta, normalean, sei urtetik hamasei urtera egiten da, bi hezkuntza-etapatan banatuta: lehen sei urteek Lehen Hezkuntza osatzen dute, bi ikasturteko hiru ziklotan antolatuta; ondorengo lau urteek, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasturtetan eta irakasgaitan antolatuta dago,
diziplinen arteko lotura eta koordinazioa zainduz. Bigarren Hezkuntzak arreta berezia jarriko dio ikasleen hezkuntza- eta lanbide-orientazioari. Laugarren ikasturteak
berezkoa izango du ikasleei orientazioa emateko xedea, bai derrigorrezko eskolaldiaren ondorengo ikasketetarako, bai lan-bizitzari ekiteko.
Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak.
Oinarrizko Hezkuntza pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da, eta giza nortasunaren garapen osoa lortzeko xedeak hauek dira:
- Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko.
- Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz.
- Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen trebatzea.
BATXILERGOA
Batxilergo ikasketak derrigorrezko Oinarrizko Irakaskuntzaren eta Goi Mailako Irakaskuntzaren artean kokatzen dira. Batxilergoak, DBHren ondoren hasten denak, bi ikasturteko iraupena du eta hiru modalitatetan egituratzen da, hiru ikasgai-multzotan: ikasgai-multzo orokorra, denentzako derrigorrezkoa dena; modalitate bakoitzaren ikasgai zehatzen multzoa; azkenik, aukerako ikasgaien multzoa, ikasleek horien artean askoz askeago aukera dezakete. Erregimen arruntean, ikasleak lau urtez ikasi ahal izango du Batxilergoa.
Sarrera
- Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua dutenek egin ahal izango dituzte Batxilergoko ikasketak.
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 eta 65.1 artikuluetan aipatzen diren teknikari-tituluak dituztenek Batxilergoko modalitate guztietarako sarrera zuzena izango dute.
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan jasotzen denari jarraiki, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-tituluak dituztenek Batxilergora sartzeko aukera izango dute.
Egitura
Batxilergoko modalitateak:
- Arteak.
- Zientziak eta Teknologia.
- Giza eta Gizarte Zientziak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko baldintzak jarriko ditu, Batxilergoaren lehenengo maila modalitate jakin batean egin duen ikasleak beste modalitate batean egin ahal izan dezan bigarren maila.