EUSKARAREN NORMALKUNTZA

PROIEKTUAREN  IBILIBIDEA

Gizarte mailan Euskararen normalizazioa lortzeko, eskolak izugarrizko indarra  egin behar du erabilera normalizatzeko beharra duen hizkuntzaren alde. Ikastetxe mailan hau ahalbideratzeko ULIBARRI Programaren barne lau urteko proiektuak  egiten ditugu.

Proiektu honek hainbat esparru hartzen ditu  bere baitan (gurasoak, irakasleak, ikasleak, langile ez irakasleak...). Honez gain, herriko beste eragile batzuekin elkarlanean aritzea beharrezkoa ikusten dugu hizkuntzaren normalizaziorako bidean denon  indarrak elkartuz.

 

PROIEKTUAREN  HELBURUA

Gure helburu nagusia Euskara eta euskal kultura bultzatzea da, EUSKARA izanik gure ikastetxeko komunikazio eta hezkuntza hizkuntza.

 

HELBURUA LORTZEKO EGITEN DIREN EKINTZAK

  • Ikasleak:

Foroak, barnetegiak, bertsolaritza, euskal inauteriak, ikastetxeko egutegia, euskararen eguna,  gaztaina jana, Santa Lutzi  Feria, San Juan sua, baserrietara irteerak…

  • Gurasoak:

 Foroak, sentsibilizazio saioak eta mintzalagun taldeak.

  • Langile ez irakasleak:

Motibazio saioak.

  • Irakasleak:

 Formazio saioak.

 Batzordea (aipatutako ekintzak bideratzeko)



[1] Euskaraz bizitzeko egonaldiak.

[1] Euskaraz hitz egiteko taldeak.