ESKOLAKO AGENDA 21
Tokiko Agenda 21en barruan kokatzen den proiektu honek, besteak beste, ikastetxe ingurumenaren kudeaketa jasangarria eta komunitatean parte-hartzea ditu helburu.
Horrela eskolan Agenda 21eko gaiak jorratzeko proiektu konplexuak lantzen dira ikasleak ingurumeneko arazoen ulermena eta hauen konponketaz jabetzeko.
Ikastetxeak ezin du hau dena aurrera eraman familien eta herriko Udalen eta beste zenbait elkarteen laguntza gabe.
Azken urteetan landutako gaiak Biodibertsitatea eta Elikadura jasangarria izan dira.
Gai hauek Mankomunitate mailan aukeratzen dira eta prozedura hau jarraitzen da lanketa egiteko:
- Gaiaren aurrezagutza eta diagnosia
- Edukien aurkezpena eta hausnarketa
- Konpromisoak hartzea
- Udalei egiteko proposamenen prestaketa
Eskolan, gaia landu ondoren “Eskoletako Foroan” elkarjartze bat egiten da eta Udalei egiteko eskaerak zehazten dira.
Azkenik Udal Foroa egiten da maiatzean eta bi Udaletako ordezkariek eskoletan landutakoaren berri izaten dute eta erantzun egokia ematen saiatzen dira.