ELKARBIZITZA PLANA ETA BEHATOKIA

Bizikidetzari eusten dioten baloreak ezin dira mugatu helburuz, estrategiaz eta ekintzez betetako plan edo kalitate-prozesu batean bakarrik. Errukia, eskuzabaltasuna,         auto-estimua, besteen bizitzarekiko errespetua eta norbere buruarena, zentzu kritikoa... bizikidetzaren haziak dira eta etxean nahiz eskolan eta uneoro erein behar dira gure seme-alaben eta ikasleen buru-bihotzetan. Eta ureztatu. Eta utzi hazten. Eta itxaron, ea hazi horietatik pertsona sentiberak, askeak eta (auto)kritikoak heltzen diren. Hala bada, egunen batean, ikasleak konturatuko dira, behin, eskola utzi zutela, baina eskolak ez dituela sekula utziko”.

 

PELLO BIAIN

Ikastetxeko gurasoa