NEVADAKO EGUNAK Bernardo ATXAGAREN liburu-foruma Nevadako egunak kronika da hasieran, eta bukaeran nobela. Bere pieza guztiak bereziak dira, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere. Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da. Bere orrialdeetan azalduz doazen pieza guztiek giza esperientzia dute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran, 2007ko abuztutik 2008ko ekainera; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute garrantzia, eta batez ere desertuak.
EGUNA: 2015eko martxoaren 9an, astelehena LEKUA: Eskolako liburutegian ORDUA: 17:00etan DINAMIZATZAILEA: Mikel Babiano López de Sabando (Urretxu 1985) Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziaduna. Idazle Eskolako bigarren urtean dihardu. Izugarri maite du irakurri eta idaztea. |